Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak Santaeskean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko ots. 1a, 14:08
Datorren astelehenean, otsailak 4, urtero bezala santaeskean aterako gara Ikastolako guraso, ikasle eta irakasleak, euskal ohitura zaharrei segida ematera.
Arratsaldeko 18:00etan abiatuko gara eta santaeskeko kopla zaharrak abestearekin batera, LH 6. mailako ikasleek koplak abestuko dituzte 8 geldiuneetan. Beraiekin batera, Errikotxiako kideak ere arituko dira koplaka eta azkenik herriko plazan bukatuko dugu denok koplari. Animatu eta etorri makila eskuetan duzuela oles-oles kantatzera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!