Euriari aurre eginez euskal ohiturari eutsiz kantuan aritu ziren Ikastolakoak

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko ots. 5a, 11:22
Euri egin arren Ikastolako guraso, ikasle, irakasle eta Errikotxiako Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga koplaz kopla aritu ziren herriko kaleetan barrena.
Trikitilariek lagunduta kalejiran joan ziren eta 8 geldiuneetan LH 6 mailako ikasleek koplak abestu zituzten. Modu honetara euskal kulturako ohitura zahar honi beste urtebetez eutsi zioten Ikastolakoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!