Ikastolako ekintzailetza ikasleak Balenciaga Museoan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko mar. 21a, 12:30

DBH 4. mailako ikasleak enpresa mota ezberdinak eta pertsonai ekintzaileak aztertzen ari dira, eta asteazkenean Getarian dagoen Balenciaga Museora joan ziren.

Getariako museoan Cristobal Balenciaga diseinatzaile eta artista getariarraren bizitzaz gehiago jakiteko aukera izan zuten, pertsona ekintzaile gisa martxan jarri zituen proiektuak zein ziren, arazoei nola aurre egin zien, talde-lana nola bideratu zuen eta lidergo positiboak bere ibilbidean nola eragin zuen aztertzeko aukera izan zuten.

Gai horiek guztia museoan zehar egin zuten ibilbide gidatuaren eta "Denboraren makina" tailerraren bidez landu zituzten. Tailerrean ikasle bakoitzak bere diseinua egiteko zuen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!