II. SANPEDROTAKO KUADRILEN ARTEKO BATEL LEHIAKETA: UZTAILAK 1, 12:00etan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko eka. 13a, 11:43
Badator 2. urtez San Pedro festetan egingo den kuadrilen arteko batel lehiaketa, Orioko Herri Ikastolak antolatuta.
Uztailaren 1ean izango da, astelehenarekin, eguerdiko 12:00etan.
Izen-emateak ikastolako idazkaritzan, karela kiroldegian eta kultur-etxean egin ahal izango dira. Animatu lagun eta kuadrilaka eta parte hartu, primeran pasako dugu!



BATEL LEHIAKETAREN ARAUDIA
-Taldeak kuadrilaka edo lagun taldeka egingo dira.
-Batelak binaka lehiatuko dira.
-Talde mistoak izan litezke eta baita mutilak eta nesketako taldeak.
-Talde bakoitzean gehienez 2 arraunlari federatu izan daitezke.
-Taldeak 13 urtetik aurrera osatuta egongo dira.
-Derrigorrezkoa da txalekoa 14 urtetik beherakoentzat (segurtasunarengatik).
-Ezin daiteke nahita irauli (bolkatu).
-Antolakuntzak jarritako ordena jarraitu behar da, hau da, ezin da atera nahi duzuenean. Txandak errespetatu behar dira.
-Ezin da beste txalupei enbarazu egin.
-Batelak ondo zaindu behar dira.
-Batelak Salatxo pareko pantalanean hartu eta utziko dira.
-Batelaren neurriak (tosta eta hankak jartzekoa) ezin dira aldatu.
-Estropada eremuan lehiakideak bakarrik egon behar dute, hau da, momentuan lehiatzen ari direnak, zain daudenak ezin dute estropada eremura sartu.
-Epaileek erabakiko dute irteera noiz eman eta amaieran nor iritsi den lehenago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!