Sare sozialen, bideojokoen eta harremanen kudeaketaren inguruko hitzaldia izango da Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia

Iratxe Esnaola Arribillagak eskainiko du hitzaldia urriaren 16an.

"Smartphoneek, sare sozialek (instagram, facebook, snapchat,...) eta bideojokoek (fortnite eta gisakoek) gaztetxoen eta ez hain gaztetxoen bizitzeko modua aldatu dute: komunikatzeko modua, 'ni'-aren eraikuntza, aitortze soziala, aisialdia eta abar irauliz. Eta, hortaz, emozioetan ere eragiten dute, eta garrantzitsua da hori ere ulertzea. Eraldaketa neurtezina da eta erabiltzaile arduratsuak izatearen garrantziaz jabetzea eta erabiltzaile arduratsuak izateko bidean laguntzea ezinbestekoa bilakatu da." Gaiaren garrantzia ikusita, Iratxe Esnaola Arribillagaren eskutik hitzaldia antolatu dugu urriaren 16rako.

Eguna: Urriak 16

Ordua: 16.45ean

Lekua: Ikastolako DBH eraikineko aretoa

Hizlaria: Iratxe Esnaola Arribillaga, Ingeniaria informatikan eta doktorea hezkuntzan

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!