Itsasoak mila aurpegi

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 14a, 11:51
Itsasoaren gaia lantzeko, LH2 eta LH3ko ikasleek Xabier Etxeberria idazlearen eta Andoni Fernandez surflariaren bisitak izan dituzte.

LH2 eta LH3ko geletan itsasoarekin lotura berezia duten bi gurasoren bisita jaso dute. LH3koei Xabier Etxeberria idazleak, gelako Malenen aitak, egin die bisita "Mila zortzirehun eta setentaiotxuan" liburua besapean hartuta. Liburu hori duela urte batzuk idatzi zuen Xabierrek bere anaia Martinekin batera. Bertan, modu tradizionalean ehizatu zuten azken balearen istorioa kontatzen dute. Ikasleek pozik entzun dituzte ipiunaren harira kontatu dituen istorio guztiak!  

LH2ra, berriz, Matixaren osaba den Andoni Fernandez surflaria etorri da. Andonik olatuak nola sortzen diren eta munduan barrena nondik nora ibili den kontatu du.

Mila esker bisitagatik, Xabier eta Andoni! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!