Zero Pobrezia ekimena Orioko Herri Ikastolako jangelan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 17a, 14:05
Aste honetan zehar gure ikasleak sentsibilizatzeko, Zero Pobrezia ekimena ospatu da jangelan, Mahi-Mahi Programaren barruan.

Ori-Zautz Rwanda- ren alde erakundea etorrida gurera eta ikasleei esku artean dituzten proiektuak azaldu dizkie. Erakundeak Mugina Rwandako herritarren egoera hobetzea du helburu nagusi.

 Hilabete honetan zehar ikasleek, Mahi-mahi postontziaren bitartez,  Zer da pobrezia eta zerrek eragiten du? galderaren gogoeta irekia egin dute. Mahi-Mahi jantokiak, erakundearen eta ikasleen arteko zubi lanak egin ditu eta galderari erantzuna bilatzen  laguntzeko Ana Belen Juaristi Ori-Zautz Rwanda- ren alde erakundeko boluntarioak argibide batzuk eman dizkie ikasleei.

Azalpena bukatu ondoren, Rwandaren aldeko Photocall-ean argazkiak atera eta eskulanak egin dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!