LH2 BARATZEKO LANETAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 25a, 09:36

Kaixo!

Gogotsu hasi dugu aurten ikasturtea eta erronka berriekin dator gainera. LH2. mailan gaude eta beraz baratzaren ardura gurea izango da.

Motibazio ez zaigu falta izan eta ekin diogu lanari. Udara ondoren, baratzeko belar txar guztiak kendu beharra zeuden eta garbitu ederra eman diogu!Tartean bisitariak ere topatu dituzte. A ze festa!

 

Baina hasitakoari jarraipena emanez, ez dugu bidean etsi. Hurrengo lana lurra atxurtzea izan da eta honetan ere nahiko izerdi bota dugu.

Gela barruan udazkeneko barazkiak zein diren eta hauen tamaina, distantziak eta beharrak aztertu ondoren, iritsi da azkenean landatzeko momentua. A ze poza!

 

ILUSIO ETA GOGO IZUGARRIA JARTZEN ARI GARA PROIEKTU HONETAN ETA ZUEK ERE GUREKIN BATERA BARATZA ZAINTZERA ETA  HONEKIN GOZATZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU.

IZANGO DUZUE GURE BERRI!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!