ARANZADIKOEKIN: ASTROAK ETA HAIEN MUGIMENDUAK AZTERTZEN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko urr. 31a, 14:29

DBH1en Natur Zientziatan erronka dugu. Galdera nagusi baten inguruan ikerketan gabiltza: Kazakhstan-go zerua Euskal Herrikoaren berdina izango al da gaur gauean?

 

Galdera horri erantzuteko hainbat eduki eman ditugu azken boladan: Unibertsoaren osagaiak zein diren, Lurrean atzematen ditugun hainbat fenomeno nola sortuak diren (Ilargiaren faseak, mareak, eklipseak, urtaroak, gaua-eguna)...
Atzo, urriaren 30a, Virginia etorri zitzaigun gelara. Bera Astronomoa da eta Aranzadiko ikerlaria. Gure jakinmina asetuz, hainbat gai jorratu genituen ordubeteko tailerrean. Terraplanisten teoria okerrei ebidentziatan oinarritutako kontra-argudikoak bilatzea izan zuen ardatz saioak. Izan ere, azken aldian Lurra laua dela uste dutenen teoriak ugaltzen ari omen dira interneten. Uste ustelak espazio estaziotik ateratako argazki ederrekin (ikus Donostiako badiari joan den astean ateratakoa), ipar izarraren, ilargi faseen eta mareen gertaeren ebidentziekin uxatu genituen. Horretaz gain, konstelazioak desberdintzen eta espazio estazioko bizimoduari buruzko xehetasunak eman zizkigun Virginiak.
Ikasitako guztiarekin, Kazakhstan-go zerua deskribatzera goaz orain! Mila esker, Virginia!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!