MUSIKA TRESNEN JATORRIA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko aza. 11a, 19:14
HH4 eta HH5ekoak Mozarten inguruko proiektuarekin dabiltza eta honen harira, HH5eko Jareren aitona etorri da bi geletara musika tresnen jatorriari buruz hainbat kontu kontatzera.

Mozarten proiektua oso baliagarria egiten ari zaie HH4 eta HH5 eko ikasleei musikaren munduan sakontzeko. Gelan, txangoan eta batez ere, bisitan etortzen zaizkien aiton-amon zein gurasoen azalpenei esker hainbat abentura bizitzen ari dira. Azken bisitak, Lehen Gizakia bizi zen garairaino eraman zituen ikasleak, izan ere, Jareren aitonak ekarritako aintzinako musika tresnei esker, gaur egungoen jatorria zein zen ikusi baitzuten bertatik bertara.

Honez gain, musika tresnak hasiera batean naturan aurki ditzazkegun elementuekin egiten zirela ere ikusi zuten.

Oso saio interesgarria eskeini omen zuen. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Jareren aitonari, bi taldeei halako azalpen interesgarriak emateagatik.

Nahi duzun arte!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!