“Ukitzeko Artea” erakusketa ikusgai dago Ikastolako aretoan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko aza. 20a, 08:45

Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik, 'Ukitzeko Artea' izeneko erakusketa jarri dugu Ikastolako aretoan. Nahi izanez gero, gurasoek erakusketa ikusi dezakete, gaur, 14:30etik 16:30era.

Esposizioa Irisgarritasun Programaren barruan antolatu da, eta teknologia berrien laguntzaz sortutako erliebea eta testura duten artelanak esploratzeko aukera dugu bertan. Guztira zazpi artelan ikusi, ukitu eta sentitu ahal izan dituzte gure ikasleek.

Erakusketaren helburua elkarrizketa, iritzia eta parte hartzaileen hartu-emana sustatzea da. Hala, LH eta DBHko ikasleek erakusketa hezitzaile batekin gozatzeko aukera izan dute. Gaur, asteazkena, gurasoek beren kabuz erakusketa ikusteko aukera izango dute 14:30etik 16:30era.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!