Zer dakigu menpekotasunei buruz?

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko aza. 21a, 14:59

Lukene Lizaso Elizondo Agipadeko prebentzio teknikaria eta ikastolako ikasle-ohiak DBH3 eta DBH4ko ikasleei adikzioei buruzko saioak eskaini dizkie aste honetan. Berarekin elkartu gara zer landu duten eta gazteek saio horiek nola hartzen dituzten jakiteko.

 

 

 

Lukene Lizaso Elizondo Agipadeko prebentzio teknikaria eta ikastolako ikasle-ohiak DBH3 eta DBH4ko ikasleei adikzioei buruzko saioak eskaini dizkie aste honetan. Berarekin elkartu gara zer landu duten eta gazteek saio horiek nola hartzen dituzten jakiteko.

Zer da Agipad?

80. hamarkadan heroinaren fenomenoari aurre egiteko familiek sortutako elkartea da. Gaur egun, drogamenpekotasunaren inguruan lan egiten duen Gipuzkoako erakunde da. 

40 langile baino gehiago ditu. Drogazaleekin lan egiten jarraitzen dugu, baina baita prebentzioa lantzen ere.

 

Zein izan da Ikastolako saioen helburua?

Azken sei urteetan etorri gara Orioko Ikastolara lanketa hau egitera. Prebentzio-saioak dira. Adikzioei buruz hitz egiten dugu, beraien galderak erantzuten ditugu eta beraien uste okerrak identifikatu eta zuzentzen ditugu. Adibidez, gazteek uste dute alkohola astean behin edatea ez dela txarra edo adikziora iritsi aurreko kontsumoa ez dela kaltegarria. 

 

Zer moduz joan dira saioak?

Ongi. Gaia interesatzen zaie. Irakasleak ez gelan egoteak, anonimoagoak egiten ditu saioak eta beraiei askatasuna ematen die galderak egiteko eta zalantzak argitzeko. 

Badira gelan galderak egitera ausartzen ez direnak ere eta saiatzen gara horientzat bakarkako tartetxoak eskaintzen. Azpimarratu behar da dena dela, guk prebentzio lanketa egin arren, tutoretzan ere gaia lantzen dutela. Jarraipen hori oso garrantzitsua dela deritzot. 

 

Nabaritu duzue aldaketarik azken urteetan?

Droga eta alkoholen kontsumoa gazteen artean ez da hainbeste aldatu. Aldiz, adikzioa ez da droga eta alkoholera mugatzen. Apustuak, sare sozialak, bideo-jokoek ere adikzioak sortzen dituzte. Adikzioen lanketan, lan-esparruak zabaldu egin dira eta, hortaz, arrisku gehiago dagoela esango genuke. 

 

Gurasoentzako ere bi saioa antolatu dira.

Bai, gogoratu abenduaren 3an (euskaraz) eta 4an DBH3 eta DBH4ko gurasoentzako saioak egingo direla. Saio horietan ahaleginduko gara etxean zein neurri har daitezkeen identifikatzen, gurasoen zalantzak eta kezkak argitzen. Azken finean, argi izan behar dugu gurasoek zeresan handia dutela gazteen menpekotasunak ekiditeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!