Itsasoaren gaian sakontzen LH2an

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko aza. 28a, 15:30

Itsasoa gaia sakontzen jarraitzen dute LH2n. Aurrekoetan ere aipatu izan dugun bezala, etxekoak, familiak, ere ikasleekin batera,  murgilduta dabiltza proiektuan. Hori da hori komunitatea osatzea! Hori da hori auzolana!

Azkenekoz, Jonen familiaren ekarpena jaso dute. Jonen familiak harreman estua du itsasoarekin. Familian arrantzaleak, saregileak eta eskabetxerian lan egin dutenak ditu. Familiakoei egindako elkarrizketen bidez, Jonek informazio asko ekarri du gelara, eta izugarri ikasi dute lanbide horiei buruz. Saregileek erabiltzen dituzten tresnak ere ekarri ditu, eta etxekoek enbotatutako atun pintxoa dastatzeko aukera ere izan dute. 

Mila esker Jon eta familia!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!