Haur eskolara eta eguneko zentrora joan dira HH4 eta 5ekoak abestera

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2019ko abe. 18a, 09:00

Orioko Herri Ikastolak garrantzi handia ematen dio herriko eragileekin elkarlanean aritzeari. Urteko beste hainbat momentutan eguneko zentrora bisitak egiten badira ere, urteroko zita izaten da abendukoa, gabon kantak abestera joaten baitira HH eta LHko ikasleak haur eskola eta adinekoen eguneko zentrora. 

 

Gaur HHkoen txanda izan da. HH4ko ikasleak Maria Maestra Haurreskolara joan dira, Ikastolan eta etxean entsaiatzen dabiltzan abestiak abestera. Bertako txikitxoek gustura hartu dute bisita.

HH5ekoak aldiz, Eguneko Zentrora joan dira kantatzera, eta aiton-amonek besoak zabalik hartu dituzte. Ikastolatik prestatutako abestiak abestu dituzte denen artean, aiton amonek ere ezagutzen baitzituzten! Ondoren, aiton-amonek ikasleek ezagutzen ez zituzten abestiak ere abestu dituzte.

Transmisiorako aukera paregabea izan da!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!