Ekintzez beteta datorkigu urte hasiera!

Erabiltzailearen aurpegia

Ekintzez beteta hasi da ikasturtea Orioko Herri Ikastolan! Urtarrilean zehar kontuan hartzeko hainbat data dituzue jarraian.

URTARRILEKO AGENDA

-  Urtarrilak 16, osteguna. Alvaro Beñaranen hitzaldia "Haurren autonomiaren garapena" izenburupean, 17:00etan.

 -  Urtarrilak 17, ostirala. Gurasoentzat informazio bilerak: 17:00etakoa euskaraz izango da, eta 18:30ekoa gaztelaniaz.

 -  Urtarrilak 18, larunbata. Ate irekien jardunaldia,  11:00etatik 12:30era.

 -  Urtarrilak 24, ostirala. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Bizidantza ikuskizuna 17:30ean Karela kiroldegian.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!