SAHARAR ERREFUXIATUEN ALDEKO JANARI BILKETA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko urt. 20a, 10:47
Aurten ere hasi gara Saharar errefuxiatuen aldeko janari bilketarekin. Azken urteetan bezala LH6ko ikasleak ari dira izaten bilketa eta antolaketa egiteko arduradunak, baina, zuen laguntza behar dugu. 
Denon artean zenbat eta material gehiago inguratu indartsuagoa izango da bidaltzen diegun indarra eta laguntza. Horretarako eskatzen dizueguna ondorengo materialak ikastolara ekartzea da: atuna oliotan, sardinak oliotan, lekaleak, arroza, pasta, azukrea eta konpresak.
 
Bilketarako azken eguna URTARRILAK 30a izango da, baina eskertuko genizueke azken egunerako ez uzatea
 
MILA ESKER ZUEN LAGUNTZARENGATIK!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!