DBH 4ko ikasleek 1.945 euro bidali dituzte Rwandako Ghiara Ikastolara

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko ots. 11a, 11:30

DBH4ko ikasleek Gabon Eskean eta Santa Eskean jasotako dirua Demetrio Esnaolari eman diote eta, bide batez, elkarrekin Rwandako egoerari buruz hitz egiteko aprobetxatu dute.

Demetrio Esnaolak, gure irakasle ohiak, beti izan du Rwandarekin harreman estua. Izan ere, bere anaiak urte askotan egin zuen lan Rwandan misiolari modura, eta bera askotan joaten zitzaion bisitan. Hori dela eta, Orioko Herri Ikastolak lotura berezia izan du bertako Gihara Ikastolarekin. 

Aurten ere, Gabon Eskean, tonbolan eta Santa Eskean jasotako dirua Demetriori eman diogu Rwandara bideratu dezan. Aurten guztira 3.890 euro jaso dira, eta 1.945 euro bidali dira Gihara Ikastolara.

Aurrerago aipatuko dizuegu Gihara Ikastolan zertarako erabili duten Oriotik bidalitako dirua! Informatuko zaituztegu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!