Ikastolatik kanpora ateratzean topatzen diren sorpresak

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko urr. 29a, 11:00

Orioko Herri Ikastolak argi du bizi dugun osasun krisiak ekarri digun egoeraren aurrean, txarrenari onena atera behar diola, eta, beraz, kanpo espazioak aprobetxatzea eta herrira ateratzea izan da besteak beste hartutako neurrietako bat.

Horren harira, pasa den astean, HH5eko ikasleek hondartza aldean pasa zuten goiza udazkeneko eguraldia lagun.

Ikastolatik atera eta hondartzara abiatu ziren. Bertara iritsi eta berehala sorpresa ederrarekin egin zuten topo. Suhiltzaileak entrenamenduan ari ziren hondartzan beren kamioi eta guzti. Ikasleak liluratuta geratu ziren kamioia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zutelako, eta baita suhiltzaileekin momentuan sortutako zalantzak argitzeko parada izan zutelako.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!