EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DASEGERRARAZTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko aza. 25a, 13:30
Gaur azaroaren 25a da, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Urola Kosta eskualdeko ikastetxeek elkarrekin mezu bateratua zabaldu nahi izan dugu indarkeria matxistaren kontra eta tratu onen alde. 
Normalean egun honetan, Orioko eragile guztiok elkarretaratzea egiten dugu plazan, baina gaurko honetan ekimena desberdina izan da, pandemia dela eta. Urola Kostako DBH 1eko ikasle guztiek elkarretaratze birtuala egin dute, eta gaiari buruzko adierazpena irakurri dute denen artean. Gainera, amaieran, horretarako propio sortutako bertso batzuk kantatu dituzte elkarrekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!