Euskararen Eguna Orioko Herri Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2020ko abe. 3a, 15:47

Gaur Orioko Herri Ikastolak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu du. Euskararen alde,  euskaraz hitz egin eta ikastearen garrantziaz jabetzea da ekimenaren helburua eta, modu berean, Ikastolako ikasle, langile eta gurasoek euskaraz mintzatzea!

HH, LH eta DBHko ikasleek egun berezia izan dute: euskaraz mahai-jolasetan ibili, pelikulak ikusi eta kantatzeko aukera izan dute!  Gainera, txikienek Argitxo eta Xaltoren bisita ere izan dute!

Kalitatezko euskara erabili, Orioko euskara erakutsi eta hikaz egitea, batez ere nesken artean, garrantzitsua dela azpimarratu nahi dugu! 

Beraz, guraso agurgarriok, gogoratu zuek zaretela lehenengo euskara irakasleak, eta zuek gabe zailagoa izango dela euskarak aurrera egitea!
Ikusi bideoa: https://youtu.be/O1oEQuXK_Uk


Egin dezagun guztiok batera euskararen alde!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!