ATE IREKIAK URTARRILAREN 16AN. EMAN IZENA!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko urt. 13a, 09:10
Matrikulazio epea zabaldu aurretik, ate irekien jardunaldia antolatu da. Ikastola gertutik ezagutu nahi duen ororentzat Orioko Herri Ikastolak ateak zabalduko ditu urtarrilaren 16an, larunbatean, goizeko 9:3Otatik 13:00ak bitarte. 

2020-2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina urtarrilaren 18an hasi eta urtarrilaren 29an amaituko da (biak barne). Matrikula bulego ordutegian egin beharko da: goizez, 08:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 14:30etik 18:30era. Familia liburua, nortasun agiriaren kopia eta umearen udal-errolda agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.

Matrikulazio epea zabaldu aurretik, ate irekien jardunaldia antolatu da. Ikastola gertutik ezagutu nahi duen ororentzat Orioko Herri Ikastolak ateak zabalduko ditu urtarrilaren 16an, larunbatean, goizeko 9:3Otatik 13:00ak bitarte. Jende pilaketak ekiditeko, 3 txanda antolatu dira:

  • 1. txanda: 9:30etatik 10:30etara.
  • 2. txanda: 10:45etatik 11:45etara
  • 3. txanda: 12:00etatik 13:00tara.

COVID 19a dela-eta, seguratsun neurri guztiak hartu ahal izateko eta antolaketa ona bermatzeko, ate irekietara etortzeko asmoa duenak txanda hauetako batean aurrez izena ematea eskatu da. Horretarako, ikastolako telefonora deitu (943 83 47 04) edo helbide elektroniko honetara idatzi miren@oriokoikastola.eusBertaratzen direnek zuzeneko informazioa eskuratu eta Ikastolako txoko guztiak ezagutzeko aukera izango dute. Aurrerapen gisa, Orioko Herri Ikastola barrutik ezagutu eta hezkuntza proiektuaren berri izateko, hona hemen Orioko Herri Ikastolaren bideoa.

Hala ere, egun horretan bertaratu ezin duen orok Orioko Ikastolako telefonora deituta 943 83 47 04 edo orio@ikastola.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita lotu dezake hitzordua, beste egun batean bisita pertsonalizatua jasotzkeo.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!