ATE IREKIEN JARDUNALDIA IZAN DA ORIOKO HERRI IKASTOLAN

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko urt. 16a, 23:54
Gaur goizean ateak zabaldu ditu Orioko Herri Ikastolak eta haurra bertan matrikulatu nahi duten gurasoek espazio eta txokoak ikusi eta Ikastolaren hezkuntza proiektuari buruzko informazioa jasotzeko aukera izan dute. 
Hiru txandetan banatu dira bisitak. Gurasoek espazio guztiak ikusi dituzte eta beraien haurraren Ikastolako egunerokotasuna nolakoa izango den irudikatzeko aukera izan dute. Gainera, HH-ko irakasleek Konfiantzaren Pedagogiari buruzko azalpenak eman  dizkie eta  haien zalantza guztiak argitu dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!