HH4 ETA HH5 EKOAK BAPOREAK PROIEKTUAREKIN DABILTZA

Erabiltzailearen aurpegia
HH4 eta HH5ekoek eskuartean duten gaia Baporeak da. Gaiari buruz jakin nahi dituzten hainbat kuriositate dituzte  oriotar hauek eta beraz, jarriak dira martxan. 
Proiektu honek gainera, Orioko herriaren nortasuna eta istoria zein izan den ikusteko ere balioko die, modu integralean Orioko Curriculuma txertatuz.

Orioko Herri Ikastolarentzat, proiektuen bidez lan egiteak hainbat onura dakartza. Hasteko,  haurren interesetatik abiatuta aukeratutako gaiak direnez,motibazioa handiz jarduten dira eta honez gain, proiektuek hainbat adimen lantzeko aukera ematen dute. 
 

Proeiktu hauek modu desberdinetara garatzen dira, batzuetan talde batean sortutakotik ateratzen da proeikturako gaia eta talde hori bakarrik jarduten da proekuarekin eta beste batzuetan berriz, talde bakoitzean interesa pizten dien gaiak zerrendatzen dira eta ondoren, talde guztien artean elkarjarri eta aukeratzen da gaia. Modu honetara hasi dira oraingoan HH4 eta HH5eko ikasleak. 
Hasiera batean, momentu honetan gai horren inguruan jadanik jakitun direnen zerrenda osatzen dute ZER DAKIGU? atalean. Ondoren, ZER JAKIN NAHI DUGU? eta ZER EGINGO DUGU JAKITEKO? atalak osatzen joaten dira proiektuan zehar.

Familia eta ikastolaren artean zubi lana egiten da eta etxekoak ere haurren proiektua gertutik jarraitzeko aukera izaten dute. Etxean elkarrekin landutako gaiari buruzko zerbait gelara ekarriz, herriko liburutegira joan eta bertan aukeratutakoa ekarriz, gairi lotutako eskulanen bat eginez...Modu honetara, gelan proiektuari lotutako espazio bat sortzen da eta bertan uzten dituzte ekarritakoak.
Bestalde, Orioko Herri Ikastola familia handi bat denez, proiektuetan lan egitean, familia handi honetan gaian adituak edo arituak direnekin (ikastolako gurasoak, aiton-amonak, izeba-osabak...) harremanetan jartzen dira ikasle zein tutoreak eta modu honetara, gelara gonbidatzen dituzte beraiek gaiaren inguruan duten jakintza hori partekatzeko. Oso ederra izaten da momentu hori ere, ikasleren baten etxekoak edo gertukoak gonbidatzeak ilusioa egiten baitie.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!