Zorionez Mendez ikasle ohiak eta DBH4ko ikasleek arropa jasangarriaren inguruko hausnarketa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko ots. 9a, 10:22

“Nire lehen lantxoko xoxekin arropa erostera joaten nintzen gaztea nintzenean eta arroparen industriaren atzean dauden itzalak zeintzuk diren jakitea beharrezkoa da gure kontsumo ohiturak aldatu eta gizartean eragiteko”

DBH 4ko ikasleek arropa jasangarriaren inguruko lanketa egin dute Zorione Mendez ikasle ohiarekin. Zorione oriotarra da, orain dela hamasei urte irten zen Orioko Herri Ikastolatik eta Arte Ederrak ikasi zuen. Artearen munduan gauza asko egin ditu eta oraingo honetan Ikastolara bueltatu da gure ikasleek arroparen ekoizpen, produkzio, salerosketa… buruz hausnar dezaten. Jolas garaian berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Zer da arropa jasangarria eta gertuko gaia al da zuretzat?

Modu etiko batean gauzaturiko arropa da eta ekoizpen prozesuan pertsonak, baliabideak, testuingurua eta natura errespetatzen dira. Gertuko gaia da niretzat, izan ere, Arte Ederren ikasketak bukatu ostea, Patroingintza eta Modako goi ikasketa egin nituen eta praktikak gobernuz kanpoko erakunde batean egiteko aukera izan nuen.  Erabat aldatu zitzaidan arroparekiko ikuspegia eta nire kontsumo ohituren atzean zegoen egoera larriaz konturatu nintzen. Orduezkeroztik arropa gutxiago erosten dut, trukea sustatzen dut, kustomizazioa landu eta bigarren eskuko dendetan erosten dut; tarteka, bertako disenatzaileen jantziak ere erosten ditut.

Zerk bultzatu zintuen gaia DBH4ko ikasleekin lantzera?

Bizi esperientziatik hasita, nire lehen lantxoa 14-15 urterekin izan nuen eta bertan irabazten nuen diruarekin arropa erostera joaten nintzen. Adin horretan heldutasun maila bat izaten dugu baina, era berean, kontzientzia bat sortu eta eraikitzeko momentu egokia dela iruditzen zait.

 Zein da ikasleen artean zabaldu nahi izan duzun mezua?

Ikasleak modaren atzean dagoenaz konziente izatea nahiko nuke. Moda ziklikoa da, joan eta etorri egiten da, eta gure gaur egungo tendentziak kanpotik ezartzen dituztela konturatzea garrantzitsua iruditzen zait. Egoera horren aurrean, bakoitzak, indibidualtasunez pentsatu eta erabakiak hartzea nahiko nuke.  Zer gustatzen zaidan erabaki, marka handien atzean zer ezkutatzen den jakin eta gizarte aldaketan eragin. 

Zer landu duzue ikasgelan eta nolako erantzuna jaso duzu ikasleen partetik?

“The True Cost” koste errealari buruzko dokumentala ikusi dugu.  Bertan arroparen ekoizpen produkzioa ikusten da: langileen baldintzak, nora bidaltzen den produkzioa, ingurugiroarekiko duten jarrera, baliabideak nola erabiltzen diztuzten, zein dirutza mugitzen den horren atzean eta zein kalte eragiten dituen produkzio motak honek munduari eta gizarte osoari, naiz eta gu ez izan oso konsziente.

Lanketa oso aberasgarria izan da bai niretzat eta baita ikasleentzat ere. Interesa agertu dute eta momentu askotan eztabaida sortu da beraien artean. Baten bati klik txiki bat egitea lortu dudala esango nuke eta oso pozik nago!

Pandemia garai honetan gure kontsumo ohiturak kolokan jarri dira eta arropa jasangarria Covid-19aren krisia gainditzeko beharrezkoa izango dela diote adituek. Zer pentsatzen duzu gaiaren inguruan?

 Pandemiak dena ralentizatu eta geldiarazi  du eta inoiz baino garrantzitsuagoa da gure kontsumoa murriztu eta bertako disenatzaileei erostea. Materialismoak, arropa erostea denbora pasa modura aurkezten digu eta horrek momentuko poztasuna bakarrik dakarrela konturatzea beharrezkoa da. Konsziente izan behar dugu: zenbat arropa dut, zenbat behar dut eta gure erabakiak kontuan hartuta, kontsumo arduratsu bat izan behar dugu. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!