Emakume Zientzialarien Egunean DBH eko ikasleek Inspira Steam programako hirugarren saioa izan dute

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko ots. 11a, 13:08

Ana Viso gurasoak era Eneritz Odriozola Ikastolako irakasleak Inspira Steam programako hirugarren saioa izan dute DBH1en, gaur, otsailaren 11n, Emakume Zientzialarien Egunean.

Ana Viso Ikastolako hiru ikasleren ama da eta Gureak enpresan ingeniaria da. Anak, Deustuko Unibertsitateak martxan duen Inspira Steam programan parte hartzen du eta aurten, Orioko Herri Ikastolan gauzatu nahi izan du bere lana, DBH 1en hain zuzen ere, Eneritz Odriozola irakaslearekin elkarlanean.

Inspira Steam programak Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika eta Artea ditu zutabe eta jakintza arlo hauetan emakumeen presentzia uztartzea du helburu; emakumeek Steam arloetako ikasketak hautatu eta Steam esparruetara bideratzea.

Anak eta Eneritzek sentsibilizazio lan izugarria egiten dute ikasleen artean, emakumeek ikasketen hautua egiterako garaian zientzietan izan behar duten presentzia azpimarratuz. “Beharrezkoa da emakumeek jakintza arlo hauetan lan egitea eta presentzia izatea, izan ere, sexu aniztasunak pentsamendu anitzak eta aberasgarriak ekartzen ditu eremu guztietara” azpimarratu du Visok.

Gaur, Emakume Zientzialarien Egunean, Steam lanbideak aztertu dituzte eta ikasleek beraien etorkizunarekin amets egiteko aukera izan dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!