Aeslemeko kideak DBH-n izan ditugu

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko ots. 24a, 08:48
Aitor, Aeslemeko kidea etorri da gaur ikastolara. Berak moto istripua izan zuen eta bizkarrezur muineko lesio bat dela eta ezin du besoa mugitu. Ikasleekin gai askoren inguruan kontu-kontari ibili da.

Aeslemeko kideak DBHn izan ditugu ikasleekin bide-segurtasunaren inguruan hitz egiten, gazteak gaiaren inguruan sentsibizatzeko.

Aesleme, bizkarrezur muineko lesioak aztertzen dituen elkartea da eta istripuaren ondorioak pairatzen dituzten pertsonen kopurua murriztea dute helburu. Gainera, ezgaitasunen bat duten pertsonek izaten dituzten istripuen eta arazoen ondorioei buruz biztanlderia sentsibilizatzen eta pertsonen gizarteratzea eta lan integrazioa hobetzen saiatzen dira.

Aitor, Aeslemeko kidea etorri da gaur ikastolara. Berak moto istripua izan zuen eta bizkarrezur muineko lesio bat dela eta ezin du besoa mugitu. Ikasleekin gai askoren inguruan kontu-kontari ibili da. Hasieran, garraio istripuak ekiditeko gomendieoen inguruan jardun dira: kaskoaren erabilera, edari alkoldunen eta drogen eragina gidatzerakoan edo gerrikoaren garrantziaz. Ondoren, istripu bat gertartuz gero, jarraitu beharreko pausuak ere errepasatu dituzte. “Gaxoa ez da inoiz bere lekutik mugitu behar, larrialdietara deitu eta beraiek arduratuko dira, haiek baitira adituak. Mugituz gero batzuetan kalte haldiagoa eragin daiteke”, azaldu du ikasle batek.

Azkenik ezgaitasunak dituzten pertsonek egunerokotasunean jasaten dituzten arazoez ohartzeko astia ere hartu dute. “Edonorentzat ohikoak izan daitezken ekintzak arazo bihurtu daitezke, zerbitzu eta azpiegiturak ez daudelako guztiontzat egokituta” aipatu du ikasle batek.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!