DBH4ko ikasleek diseinatutako musukoak salgai!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko mar. 4a, 14:14

Jakingo duzuen bezala, aurtengo urte ezohiko honetan egoera ez da oso erraza inorentzako. Gure kasuan, ikasturte amaierako ikasbidaia arriskuan dago. Irrikitan gaude egoera hau hobetzeko eta ikasbidaia (desberdina izango bada ere) aurrera eramateko. Aurtengo honetan, ezin izan dugu dirua bildu, ez tonbolan ezta beste ekintzetan ere. Horregatik, musuko batzuk salduz, diruren bat lortzea pentsatu dugu. Ikusi, ikusi prestatu dugun promozio-bideoa. Musuko hauek eskatzeko, martxoaren 9an eta 10ean, 16:15etatik 17:00etara postu bat jarriko dugu ikastolako plazan, eskaerak hartzeko. Musukoak astebete beranduago, martxoaren 16an eta 17an, jasoko dituzu, ordu eta toki berean.
LH eta DBHko ikasleek tutoreei egin beharko diote eskaera, baina HHkoen kasuan, gurasoek egin beharko diote eskaera zuzenean tutoreei. Koloreei eta tailei dagokionez; kolore urdineko L, S eta umeen tailak egongo dira, kolore beltzeko musukoak L eta S tailetan egongo dira, eta horiak, berriz, umeentzako tailan soilik. Maskarila bakoitzaren prezioa 9,5 eurokoa izango da.

Horrez gain, gure urteroko tonbola ezin izan dugu aurrera eraman, beraz, ezin izan dugu Rwandarako dirurik jaso. Honi aurre egiteko, diru-bilketa bat egitea pentsatu dugu; batetik, Ikastolan bertan sarreretan itxulapikoak jarriko ditugu, eta bestetik, herriko zenbait dendatan eltxetxoak jarriko ditugu nahi duenak borondatez laguntzaren bat uzteko. Dendez gain, martxoaren 9, 10, 16 eta 17an, musukoak eskatzeko postu berdinetan, dirua uzteko aukera ere izango da. Ekimen honetan jasoko den diru guztia, Rwandara bideratuko da. Ea lortzen dugun beste urteetako diru kopurua berdintzea!

Besterik gabe, zuen laguntzaren zain. 

OHI-ko DBH4ko ikasleak. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!