Azukreari buruz kontu-kontari

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko mar. 12a, 17:57

Aste honetan Askorakoak, Ikastolako jangela zerbitzuaren arduradunak, DBHko 1. mailara etorri dira azukreari buruz hitz egitera.

Gure elikagaien jatorria ezagutzea eta jaten dugunak gure osasunean izan dezakeen eraginaz hausnartzea inportantea da, gure kontsumo ohiturak analizatu eta aldatzen saiatzeko. Gaur egungo gizartean azukre izugarri kontsumitzen da eta horrek osasun arrisku handiak ekartzen ditu. Gozoak ez diren elikagaietan ere azukrea hartzen dugu, eta horrek zaildu egiten du egunero zenbat jaten dugun kontrolatzea eta zenbatzea.

Ikasgelan egoera horren inguruan hizketan aritu dira eta elikagai prozesatuen kontsumotik azukre erantsirik gabeko elikadura tradizional batera itzuli behar dugula defendatu dute hizlariek. Gazteak gustura aritu dira gaiaren inguruan kontu-kontari eta iritzi asko entzun ditugu: “Produktu guztiek azukre erantsia dute gaur egun, ekoizpen prozesua aldatzea beharrezkoa dela iruditzen zait”, azaldu du ikasle batek. “Ezinezkoa da gomendatzen duten 18 gramoko azukre kopurua soilik kontsumitzea; txokolatezko ogitarteko batek bost egunetako dosia du eta”, gehitu du beste batek.

Hitzaldiak zer pentsatua eman die ikasleei, beraz, Askorakoek lortu dute beraien helburua!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!