HH5ekoek postalak idatzi eta bidali dituzte

Erabiltzailearen aurpegia
HH5eko ikasleak postalak idazten jardun dira egunotan. Familiako edo gertuko norbaiti idatzi diete eta Correoseko bulegora joan dira postalak botatzera.

Postalak idazteko prozesua oso polita izan dela azaldu digute HH5eko irakasleek. Hasteko, nori idatzi behar zien aukeratu dute. Ondoren, gurasoen laguntzaz, elkarlanean, helbideak ekarri dituzte ikastolara eta postalak idazteari ekin diote. Guztiok alfabeto berdina ez dugula ere konturatu dira helbideak jartzerakoan.

Behin postalak idatzita, euren postalak zein bide egingo duten ikusteko mapan kokatu dituzte. Batzuk, Oriora bertara iritsiko dira baina beste batzuk oso urrutira ere iritsiko dira postarien laguntzaz! Horretarako, Correosek Orion duen bulegoko postontzira joan dira botatzera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!