Emozioz betetako agurra eskeini zieten pasa den ostiralean HH5eko familiek Mari Karmeni eta Mari Joseri

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2021ko eka. 11a, 08:55

Isil isilik eta txingurri lan bikaina eginez, espero gabeko ezustekoa jaso zuten pasa den ostiralean HH5-eko irakasleek.

Haurrak ohi bezala Ostiral iritsi da abestia entzun ondoren agurtu zituzten. Ez zekiten ordea, jarraian beraientzat mimoz prestatutako omenaldia zutenik zain.

Bi urtetxo zituztenetik Mari Karmenekin eta Mari Joserekin Ikastolan hasitako talde honek, HHko etapa bukatuko du aurten, eta LHko etapara pasako da hurrengo ikasturtean. Hori dela eta, agur goxo hau prestatu zuten haur hauen familiek. Emozioak dantzan jartzeko nahiko arrazoi izan zituzten, aurreskua, bertsoa, haurrek banaka banaka emandako esaldi sorta... izan baitzuten.

Etapa amaierak beti izan ohi dira hunkigarriak, aurtengoa ordea bereziki hunkigarria izaten ari da Mari Karmenentzat, erretiroa hartuko baitu ikasturte honetan. Hau jakinda, Mari Karmeni eskeinitako bertso bat osatu zuten gurasoek.

Zeharo eskertuta daude bi irakasleak gurasoek erakutsi dien gertutasun eta goxotasunagatik. Sarri diogun moduan Ikastola familia handi bat da eta horren ispilu izan zen ostiraleko omenaldia ere. Gurasoak, haurrak eta irakasleak elkarrekin, elkar hartuta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!