112: larrialdi bat dut, baina lasai, badakit zer egin!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko urt. 14a, 13:45

Oporren ostean proiektu berriak hasi dituzte Orioko Herri ikastolako ikasleek. LH4ko ikasleek gorputza eta osasunari buruzko proiektua jarri dute martxan. Hasteko, Asier Gerriko etorri da Donostiako DYAtik, larrialdi baten aurrean ziurtasunez nola jokatu behar den azaltzera.

Oporren ostean proiektu berriak hasi dituzte Orioko Herri ikastolako ikasleek. LH4ko ikasleek gorputza eta osasunari buruzko proiektua jarri dute martxan eta bizitza osasuntsu bat izateko zer egin behar den lantzea du helburu. Gorputzeko giharrak eta hezurdura lantzeaz gain kirolarekin egingo dute lotura. Azken produktua miniolinpiada batzu sortzea izango dute, ondo pasatzea ziurtatu dute beraz!

Gaian sartu eta jakin- mina pizteko ekintza ederra antolatu diete irakasleek. Asier Gerriko etorri da Donostiako DYAtik, larrialdi baten aurrean ziurtasunez nola jokatu behar den azaltzera. Jakin behar ditugun oinarrizko aholkuak eman dizkigu. LH4ko Ikasleek interes eta gogo handiz jarraitu dute hitzaldia. Praktikak ere egin dituzte. Bakoitzak etxetik panpin bat ekarri eta harekin egin dituzte praktikak: salbu dira beraz panpinak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!