50 urte, 50 belaunaldi

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ots. 4a, 09:14

Ikastolaren 50 urte hauetan ikastolako protagonista izan diren ikasle-ohiekin ere urteurrena ospatzeko ekintzak proposatu ziren.

Ikastolaren 50 urte hauetan ikastolako protagonista izan diren ikasle ohiekin ere urteurrena ospatzeko ekintzak proposatu ziren. Belaunaldi batzuk etortzerik izan ez bazuten ere, giro polita sortu zen eta guztiak gogoz agertu ziren berriz ere ikastolako oroitzapenak bizi eta ekintzak aurrera eramateko: argazki zaharrak astindu, oroitzapenak gogoratuz bideoak grabatu, lehen eta orain argazki erronka sustatu eta, ikasturtea amaitzeko, ginkana bat jolastuz bazkari eder batekin bukatu.

Has dadila 50. urteurreneko ikasle ohien martxa!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!