Bartzelonatik ideia berriekin

Erabiltzailearen aurpegia

Ikastolako irakasle talde bat Bartzelonan izan da ikastetxe aitzindariak bisitatzen eta ikasten.

Azken ikasturteetan, Orioko Herri Ikastola eraldaketa pedagogikoan sartuta dago. Konfiantzaren pedagogiaren aldeko apustua egin genuen orain dela urte batzuk eta, oraindik ere, argi dugu bide berriak urratu behar ditugula, batez ere LHn eta DBHn. Ikasle profila iparrorratz, irakasle-taldea gogoeta prozesuan sartuta dago etorkizuneko ikaste-irakaste prozesuak definitzeko. Zentzu horretan, apirilaren 8an, Reimagine taldeko kideen laguntzaz hausnarketa-saio bat burutu zuen DBHko irakasle-taldeak eta, oraingoan, DBH 5 irakasle eta LH bat Bartzelonan egon dira, San Fermin (Iruñea), Laskorain (Tolosa), Arizmendi (Arrasate) eta Anoetako ikastolako irakasleekin batera. 

Hiru egun Bartzelonan

Hiru egunetan, lau ikastetxe bisitatu dituzte. El Puig, Virolai, Sadako eta Kostka ikastetxeak. Lau ikastetxeak berritzaileak izanagatik ez dira guztiak berdinak. Ikastetxe bakoitzak bere ezaugarriei lotutako berrikuntzak ditu, besteak beste, espazioaren antolaketan, tutoretzan, ordutegian, tailerren eskaintzan, familiaren parte hartzean eta ko-irakaskuntzan. 

Ikastetxe horietatik eredu desberdin asko jaso ditugu eta orain, ikusitakoa gurera nola ekarri gogoetatu beharko dugu Iikastola osatzen dugun komunitate osoaren artean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!