Orioko Herri Ikastolaren lan-eskaintzak

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ira. 2a, 14:51
Orioko Herri Ikastolak, 2022-2023 ikasturterako, ondorengo soslaia duten langileak behar ditu bi lanpostu betetzeko.

ORIOKO HERRI IKASTOLAK

ondorengo soslaia duten langileak behar ditu lanpostu hauetarako: 


  1. Haur Hezkuntzarako goi-mailako teknikaria lanaldiaren %55a 

Derrigorrezko titulazioa:

  • Haur Hezkuntzarako goi-mailako teknikari titulua

  • EGA edo baliokidea

Hautagaiek HH goi mailako teknikaria inprimakia bete beharko dute.

  1. HLE (Hezkuntza Laguntzaile Espezialista) lanaldi erdia

 Derrigorrezko titulazioa:

  • Gizarteratzeko goi-mailako teknikari titulua edo Haur Hezkuntzarako goi-mailako teknikari titulua

  • EGA edo baliokidea

Hautagaiek HLE inprimakia bete beharko dute.


Epea: irailaren 7ra arte (egun hau barne).
Argibide gehiago: 943834704 telefonoan (09:00-13:00)

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!