Zeinen ederki eguraldi onarekin kanpoan!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ira. 23a, 08:36
Eguraldi ona aprobetxatuz Lehen Hezkuntzako maila gehienak kanpora atera gara. Lehenengo ziklokoko ikasleek Orioko parkeetan ibili dira: lehenengo mailakoak Goiko kaleko parkera joan dira eta bigarren mailakoak, berriz, tirolinako parkera joan dira.

Goi mailakoak, berriz, hondartzara joan dira. Bostgarren mailakoak hondartzan ibili dira eskulan baterako egurrak biltzen eta jolasten. Erronka polita ere jarri diete irakasleek: hondarretan beraien gorputzak erabiliz LH5 idatzi behar zuten. Azkar eta oso ondo antolatuta lortu omen dute erronka, gainera!

Hirugarren mailakoak Zinemaldira joan dira: “Terra Willy” pelikula ikusi zuten belomodroan eta gero Araba parkera joan ziren. Eguraldi txarra etorri aurretik kanpo espazioak aprobetxatzen gabiltza!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!