HH eta LH1. zikloko irakasleak matematika berritzaileen inguruko ikastaroan izan dira

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ira. 23a, 08:38
HH eta LH1. zikloko irakasleak Ikastolen Elkarteak antolatutako Angel Alsinaren ikastaroan izan dira.

Bertan matematikaren irakaskuntzan atzematen diren beharrei nola erantzun landu dute. Orain arteko irakaskuntzak zein hutsune izan dituen, eta hauek nola hobetu ikusi dute, beti ere, gizarte aldakor honek ezartzen dituen beharrei erantzun egokia eman ahal izateko.

Argazkian Alsina berari aurkezpena egiten, Leire Arana ikusten dugu, Ikastolen Elkartean matematika arloko material berrikuntzako arduraduna eta erreferentea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!