LH-ko eraikinaren eraldaketa arkitektonikoa amaitu dugu

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko ira. 30a, 11:28

Orain dela zortzi urte Orioko Herri Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren hautua egin zuen eta aldaketa pedagogiko horri aurre egiteko, eraldaketa arkitektonikoa jarri genuen martxan. 2018an HH-ko obrak amaitu ziren eta uda honetan, LH-ko eraikuntzako eraldaketa arkitektonikoa amaitutzat eman dugu.

Ikasgela eta kanpo inguruaren eraldaketa beharrezkoa da aldaketa pedagogikoa ahalbidetzeko, hori dela eta, azken urte hauetan Ikastola pixkanaka-pixkanaka ikasgela, pasillo eta elkarguneak aldatzen aritu da.

Konfiantzaren pedagogiak haurra ikas prozesuaren erdigunean kokatzen du eta gure espazioek haur bakoitzaren behar pedagogiko eta emozionalei erantzuna eman behar die. Ikastolako haurrek konfiantza, askatasuna, goxotasuna eta berotasuna sentitu behar dute, bakoitzak bere ikasketa prozesua gauzatzeko. Ikastolak espazio sozialak eta gune lasaiak eskaini behar ditu eta gure haurrek ikasgela malguak, gardenak, mugikorrak, komunikatuak eta argitsuak behar dituzte, aske sentitu, bizi eta ikasteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!