2.000 zapi baietz!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko abe. 1a, 13:13

DBH4ko ikasleak gara eta San Nikolas festetarako zapiak egin ditugu. Ikasketa bidaiarako dirua lortzeko helburuarekin egin ditugu zazpiak, eta bakoitza bi eurotan salduko dugu. Salmenta postua abenduak 1ean, 2an eta 5an 16:30ean Ikastolako pergolan jarriko dugu, eta baita txupinazoan ere, Herriko Plazan.

Zapiak sortzeko garaian, Sarai Garmendia ikasle ohiaren laguntza izan dugu, beraz, mila esker zuri ere, Sarai!

Gure erronka txupinazora denok zapia jantzita joatea da eta, horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa da.

Lagun iezaguzu erronka betetzen. 2.000 zapi baietz!!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!