Gabonetako abestiekin inguruak alaitzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko abe. 23a, 09:24
Badatoz neguko oporrak eta haurrak Olentzero eta Mari Domingiren abestiak abestu eta abestu dabiltza poz-pozik. Ilusioa nabaritzen da beraien aurpegietan eta ilusio hori besteekin partekatzera atera dira gaurkoan.

HH4koak herriko haurreskolara joan dira abestera eta bertan gustura egon dira beraien lehenagoko hezitzaileei eta beraietako batzuen senitarteko txikiei abesten. 

HH5ekoak berriz, eguneko zentrora joan dira eta bertako aiton-amonen aurpegiak ere irribarrez jantzi dituzte.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!