Dantza bidez ongizatea garatzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko mar. 23a, 16:15

Gorputz Hezkuntzako arloa pertsona bakoitzaren ahalmenak eta ongizatea garatzeaz arduratzen da eta saioetan, gaitasun fisikoak, abilezia motorra, koordinazioa, talde estrategiak edo psikomotrizitatea lantzen dira besteak beste.

Oraingoan, LHko Gorputz Hezkuntzako saioetan LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek  gorputz adierazpenaren barruan euskal dantzak ikasi dituzte. Euskal kulturaren parte garrantzitsua da dantza gainera, eta dantza ezagunak egiten aritu dira: eskudantza, txulalai, txapeloa, pitx, kalejira, txontxongilo edota  agurra. 

Gorputz Hezkuntzaren programazioan sistematizatuta dagoen unitatea da dantza eta urtez urte bi dantza berri ikasten dituzte aurrekoak errepasatzeaz gain. Ikastolan garatzen dugun pertsona ereduaren euskaldutasunean eraginez, ikastolan euskal dantzari finak daude. Jarrai dezagun euskal kulturaren parte diren dantzak belaunaldiz belaunaldi sustatzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!