Euskhitz lantaldeak gelaz kanpoko hizkuntza ohiturak behatu ditu.

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko mai. 25a, 12:13

Euskhitz taldea, euskararen inguruan lanean dabilen lan taldea da. LH 1. mailatik hasi eta DBH 4. maila arte gela bakoitzeko ordezkariek osatzen dute talde hau.

Ikasturtean zehar hainbat zeregin izaten dituzte eta azken astean, gelaz kanpoko eremuan (jolasgaraian) hizkuntz ohituren inguruko neurketak egiten aritu dira.

Behin lan hau eginda, Euskhitz lan taldea berriz elkartu eta neurketetarako erabilitako behaketarako erregistro fitxa eskuan dutela, hainbat ondorio atera dituzte.

Egiari zor, euskarak hartzen du oraindik ere gure jolastokiko eremu nagusiena baina zenbait hizkuntza ohitura aldaketa ere identifikatu diztuzte.

Orain,datuak eskutan eta ondorioak aterata hauek plazaratzeko txanda da. Odezkari hauek jolas eremuko hizkuntz ohituren inguruan ateratako argazkia aurkeztu die beraien gelakideei eta honen inguruan hausnarketa bat egingo dute gela bakoitzean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!