Ba al zenekien...? 'Zapi' hitzaren esanahia azald

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2017ko mar. 6a, 09:43
Ba al zenekien...? 'Zapi' hitzaren esanahia azalduz, ikasle batek idatzitakoa: 'Nik baserrian entzun nuen lehendabiziko aldiz, txikia nintzenean. Gure amona zenarekin sukaldean nengoela, katua sukaldeko altzarira igo zitzaigun. Orduan izan zen amonak esaldi hori bota zuen unea, eta niri atentzioa eman zidan: -Xaaaapiiii, alde egin ezazu gainetik!!!-alegia, amonak uxatzeko erabili zuen esaldi hori. Hala ere, katua guganatu edo hurbilarazi nahi izanez gero ere, erabil dezakegu.'

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!