AEKn ikasi eta praktikatu egiten dugu

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2017ko eka. 7a, 11:52
AEKren helburua herritarrak euskalduntzea izanik, saiatzen gara ikasgelaren lau pareta artean ez gelditzen. Ikasturte honetan, adibidez, denetariko ekintzak egin ditugu: bertsolaritza tailerra, herri kirolak, Rakugo emanaldia jaso, mintzodromoa, Itxaspeko buelta, argazki erakusketa batera irteera, Balentziaga museora irteera...

Ikasturtea bukatzen ari den honetan, ikasleekin egindako azken bi ekimenen argazkiak dituzue ikusgai. Lehenengoa, igandean, hilak 4, Getariara egin genuen txangoarena da. Ikasle batzuk autoz joan ziren arren, beste batzuk, trena hartu eta, oinez joan ziren Zarauztik Getariara. Ondoren, Balentziaga museoko bilduma ikusi eta aperitive-a hartzen gelditu ginen.

 

Beste argazkian, aldiz, euskal dantza tailerreko une bat duzue ikusgai. Argi gelidtu zitzaigun noizean behin hankak luzatzea komeni dela! Amaieran, guztiok genituen ase aurpegiak ikustekoak ziren; a zer gozamena!

 

Mila esker ikasturte hau edertzen lagundu diguzuen guztioi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!