Euskaltegiko matrikulazio-epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2017ko ira. 4a, 18:15
Urrian hasiko da ikasturtea eta dagoeneko ireki dugu matrikulazio-epea.

Beste ikasturte batez, Orioko Aek-k euskara ikastaroak emango ditu. Izena emateko aukera irailaren 22ra arte izango da eta urrian hasiko dira klaseak. Iaz bezala, aurrez aurreko aukera edo autoikaskuntzarako aukera izango du ikasleak eta, bietan, 100 euro ordaintzea nahikoa izango du. Gainera, ikasturte bukaeran, laguntza bereziak eskuratzen dituztenek aukera izan dezakete diru hori berreskuratzeko.

Aurrez aurreko eskaintza astean 8 ordukoa izango da (astelehenetik ostegunera, bi ordu) eta autoikaskuntzakoa 6koa. Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan honako aukeren bidez:

Euskaltegira etorrita (Arrantzale kalea z/g), telefonoz deituta (670 420 025) edo e_maila bidalita (orio@aek.eus).

Animatu euskara ikastera, hobetzera, hitz egitera!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!