Ikasleak altxorraren bila arituko dira

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2017ko urr. 26a, 10:56
Gaur eta astelehenean, AEK-ko ikasleak kalez kale ibiliko dira altxorraren bila.

AEK-k beti izan du helburu euskara praktikoa, hau da, ikasleak euskaraz bizi ahal izatea. Horretarako, ulertzen dugu ikasgelatik atera egin behar dutela eta herritarrekin harremanak izan; bestela, zaila egiten baitzaie pausoa ematea.

Ikasturteari hasiera emateko, beraz, Altxorraren bila antolatu dugu AEK-ko langileok. Horrela, ikasleek elkar ezagutuko dute, baina baita konplize egin ditugun herritarrak ere. Hori esanik, aldez aurretik eskerrak eman nahi genizkieke azken horiei borondate ona erakusteagatik.

Horiek, oraingoz, kontuak eta komeriak! Ea ikasleek altxorra aurkitzen duten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!