Basoko alaba ipuin kontalariarekin agurtuko dugu bigarren hiruhilekoa

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko mar. 15a, 10:11
Goiz batean, euskaltegiko atea ireki eta ipuinak kontatzeko gogoz zegoela adierazi zigun Leire Zinkunegik. Nola esan ezetz horren eskaintza interesgarriari? Eskerrik asko, Leire.
Gogor joan da bigarren hiruhilekoa, neguaren pare ia-ia. Orain, ordea, udaberriaren etorrerarekin, nabari da bizitasuna jendearengan. Eta horrelaxe agurtu nahi dugu bigarren hiruhilekoa: bizitasunez! Horretarako, Leire Zinkunegi Basoko alaba ipuin kontalariaren eskaintza onartu eta bi saio egingo ditugu Salatxo aretoan. Bakoitzean, ipuinak eta hausnarketa tartekatuko ditugu.
Askotan esan bezala, AEKren helburuak herritarrak euskaldundu eta alfabetatzea da. Xede potolo hori lortzeko, ostera, gakoa da ikasleari inguru euskalduna eskaini eta bertan integratzen laguntzea. Hortaz, batzuek bizi duten herritarren eta ikasleen arteko distantzia hori murriztera goaz beste behin.

Urtero bezala, txotx egin genuen
Pasa den asteburuan, Urola Kostako ikasle eta irakasleok Satxotan izan ginen, sagardotegian. Inoiz baino giro beroagoa izan genuen, txistulari eta abeslariak entzun, eta dantzarako parada izan zutelako ikasleek.
Bataren eta bestearen artean, merezitako bukaera emango diogu bigarren hiruhilekoari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!