Ikasle mordoxka arituko dira aurten euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko urr. 2a, 12:11
Aurten, Orioko AEK euskaltegiak laugarren ikasturtea egingo du Orion eta ikasle mordoxka bat hasi da.
Urtero bezala, asko izan dira informazio eske etorri direnak eta asko izena eman dutenak ere. Esaterako, goizetan, hasiera mailako talde bat atera da eta, arratsaldeetan, beste bat. Horiez gain, B1 mailako talde bat eta B2-C1eko beste bat ere ibiliko dira arratsaldeetan, eta autoikaskuntzan 21 ikasle. Guztira, 60 bat lagun izango ditugu aurten.
Oso gustura gaude izandako erantzunarekin eta jakin ezazue, inork izena eman nahi badu, oraindik baduela aukerarik B1, B2-C1 edo autoikaskuntzan izena emateko. Horretarako, euskaltegira hurbildu, telefonoz deitu (670420025) edo e_posta (orio@aek.eus) idatzi eta gustu handiz artatuko zaituztegu.
Dena, ordea, ez dira eskolak; izan ere, Mintzalagun egitasmoa ere martxan dugu eta nabaritu dugu mugimendua. Baina, hor ere, euskara praktikatu nahi izanez gero, bada izena emateko aukerarik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!