Izena eman daiteke Mintzalagun programan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2019ko urt. 9a, 11:00

Orioko AEKtik oriotarrak euskaraz hitz egitera animatu dituzte.

Euskaraldiaren emaitzak jasotzen ari garen honetan, konturatu gara batzuek hizkuntza-ohiturak aldatu dituztela eta euskaraz gehiago hitz egiten dutela. Zenbaitetan, ordea, lotsa galdu eta hitz egitera animatu den horrek ez du inguru euskaldunik eta, ondorioz, nekeza egiten zaio euskaraz bizitzea.

Zailtasun horri aurre egiteko sortu zen Mintzalagun egitasmoa, euskara praktikatu nahi zuenak, astean behin, mintzatzeko aukera izateko. Hortaz, bultzadatxo hori behar duena baldin bazara edo inguruan behar duenik ezagutzen baduzu, etorri AEK euskaltegira eta eman izena Mintzalagun programan. Era horretan, astean behin, lagun gutxi batzuekin elkartu eta ordubetez euskara praktikatu ahal izango duzu doan.

Izena eman nahi baduzu, urolakosta@aek.eus helbidera idatzi, 625 485 215 telefonora deitu edo euskaltegiren batean galdetu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!