Euskaltegian matrikulatzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2022ko ira. 22a, 16:16

Bi egun falta dira euskaltegiko matrikulazioa ixteko.

Matrikulazio kanpainako azken txanpara iristen ari dira AEKn. Dagoeneko hainbat talde osatuta daude, baina, oraindik leku gutxi batzuk geratzen dira. Izena eman nahi dutenek asteazken arratsaldean (16:30-19:30) eta ostegun goizean (10:00-13:00) euskaltegitik pasa beharko dute, edo 670 42 00 25 telefonora deitu. Ikastaro guztien prezioa 100 eurokoa da orion erroldatuta daudenentzat.

Orain hutsik dauden gela horiek laster ikaslez gainezka egongo dira. Aurten, gainera, lehen aldiz, Orion C2 taldea osatzeko ahalegin berezia egin dute. Euskara ikasi edo hobetu nahi duen orok, aurten ere, lekua izango du Orioko AEKn.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!