Koparako sailkatuak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Bate Bizkorrak 2016ko eka. 23a, 13:02

Pasa den igandean, Kirolgi OBB taldea Madrilgo Dridma taldearen aurka aritu zen. Oriotarrak Madrilen izan zirenean irabazi egin zuten eta ligako erdiko taldean sailkatzea lortu zuten, sailkapen hau ez zen nahikoa izan kopan postu bat lortzeko. Horretarako, asteburu honetako partiduetatik gutxienez bat irabazi behar zuten. Lortu dute.

Lehenengo partidan, jokalari oriotarrek erasorako duten gaitasuna erakutsi zuten eta lehenengo bi sarreretan 4 karrera sartu zituzten. Tarte horri eutsi zioten eta markagailuan aurretik izan ziren oriotarrak partidua bukatu arte. Aipatu beharra dago Igone Etxeberriak jaurtitzaile lanetan egindako esfortzu paregabea, bost strike out lortu zituen. OBBren defentsa ia bikaina izan zen, akats bakarra egin zutenn partida osoan. Azkeneko sarreretan Dridma taldekoak karrera bat lortu zuten. Honela, talde oriotarrak partida irabazi zuen 4-1, eta Kopan postua lortu zuen.

Bigarren partidan, bi taldeek gutxien jokatu duten jokalariak eta jokalari gazteenak atera zituzten zelaira, Españako Txapelketarako prestakuntza modura. Madrilgo jokalariek hasieratik karrerak sartu zituzten, eta partida 3-10 bukatu zuen, Dridmaren alde. Azkeneko sarreran, Maria Caicoyak Amaia Larraza jaurtilaria ordezkatu zuen, jaurtitzaile honen debuta izan zen ohorezko mailako ligan.

OBB taldearen hurrengo partidak uztailaren 23-24an izango dira Erreginaren Kopan, egoitza oraindik erabaki gabe dago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!